Denontzat hasi da ikasturtea, baita Aiaraldea Hemenentzat ere. Bihar argitaratuko da hamabostekari horren 73. zenbakia, eta eskualdeko ohiko tokietan eskuratu ahal izango da doan.
Hainbat eduki izango ditu agerkariak: Gonzalo Faustmann Ibañezi eginiko elkarrizketa, Begibistan jaialdiari buruzko erreportajea edota Berazan larunbatean grabatuko den antzezpenari buruzko artikulua, besteak beste. Ez dira faltako ezta herrietako albiste esanguratsuenak biltzen dituzten orriak edota kirol eta kultura atalak. Aiaraldeatxiki txokoa ere mantenduko da, umeek ere hamabostekariaz goza dezaten.