Zuhatzari egindako ekarpenagatik omenduko dute Andoni Armentia apaiza

Andoni Armentia Diaz , artxibo irudi batean.

Andoni Armentia Diaz Zuhatzako apaizaren omenezko ospakizuna egingo dute bihar, 50 urte bete baitira herrira heldu zenetik. Denbora horretan hainbat gauza bizi izan ditu herrian; frankismoan atxilotu eta torturatu baitzuten, besteak beste.

Egitaraua xumea izango da, printzipioz, biharkoa. 12:00etan meza egongo da Itzalde eta San Inazio abesbatzekin. 14:00etan herri bazkaria egingo dute eta 350 lagunek baino gehiagok eman dute izena. Sorpresa gehiago egotea espero dute antolatzaileek.

Andoni Armentia 1941. urtean jaio zen Apellanizen eta 1967an heldu zen Zuhatzara. Hasieratik apaiz berezia izan zen: gaztea, musikaria, euskalduna... eta beti laguntzeko prest agertu zen, autoa baitzuen.

1975ean atxilotua eta torturatua
Hainbat apaizek bezala (Xabier Amuriza edo Tasio Erkizia, esaterako), frankismo garaian Armentiak arazoak izan zituen eta 1975. urtean espetxeratu zuten, inguruko beste apaizekin batera. Torturak jasan zituen, sudurra apurtu zioten eta begi bat galtzeko zorian egon zen, besteak beste.

Horrez gain, erlijioa modu pertsonalean landu du: elizan betidanik jarri du ikurrina, eta  ekainean ortzadarraren ikurra egon zen, homofobiaren aurka.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide