Acerosen itxiera, emakumeen etxeak eta eskubaloia hizpide gaurko Aiaraldea Hemen hamabostekarian

Erredakzioa 2017ko urr. 3a, 22:04

Inprentan dago jada hamabostekaria. / aiaraldea.eus

Gaur eguerdian ekingo zaio aleen banaketari.

Gaur -urriak 4- argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren ikasturteko bigarren zenbakia. Informazio ugari izango dute agerkariaren 24 orriek. Aceros de Llodio izango da gai nagusia, 25 urte bete baitira lantegi hori itxi zutenetik. Itxiera ekiditeko emandako borrokari buruzko erreportaje zabala topatu ahal izango du irakurleak, garaiko hainbat lekukotzekin osatutakoa.

 

Emakumeen etxeak ere izango ditu hizpide hamabostekariak, iragan astean inauguratu baitzuten Arabako lehen emakumeen gela; non eta Aiaran. Kirolaren atalean, aldiz, eskubaloia izango da nagusi, Laudio Eskubaloi Taldeari buruzko artikulu bat egongo baita, klubeko hainbat jokalariren adierazpenekin.

 

UdariKlik argazki lehiaketa
Irudiak garrantzia handia izango du hamabostekariaren ale honetan. UdariKlik argazki lehiaketa irabazi duten argazkiak jasoko ditu agerkariak, egileen adierazpenekin batera.

 

Kataluniako gertakariak ere jorratuko ditu aldizkariak, Tania Miró Porqueresi eginiko elkarrizketaren bidez.

 

Bihar eguerdian ekingo zaio aleen banaketari, eskualdeko saltoki, topagune, ikastetxe eta karriketatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide