Euskararen eguna 2017

Euskara barra-barra Aiaraldean aktibazio kanpainaren egitarauei esker: musika, dantza, bertsoak, Irrien Lagunak...

Erredakzioa 2017ko aza. 8a, 11:02

Ahobizi eta belarriprestak irudikatzen dituzten panpinak. / aiaraldea.eus

"30 Egun Euskaraz" kanpainak hainbat ekintza antolatuko du eskualdean. Belarriprestek eta Ahobiziek osatutako egitarauak ez ezik, Aretan, adibidez, Aiarako Kuadrillako Udalek prestatutakoak ere egongo dira. Albiste honetan ume eta helduentzako hainbat jarduera jaso dugu.

Aretara helduko dira kanpainaren ospakizunak ostiralean, izan ere, bertakoen txanda helduko da:

Azaroak 10, ostirala:

Txapak ematea eta kamiseta gorriak eramateko deialdia.

  • 15:00 Ahobizi eta Belarriprest pertsonaien bisita ikastetxera.
  • 16:45 Askaria eliza ondoko plazan.
  • 18:00 "Ipuin kutxa" Apika taldearekin liburutegian.
  • 19:00 Pilota partidak frontoian.
  • 19:30 Arrankudiaga-Zolloko txanda hartzea Xarmantan eta pintxo-potea Aretan.

Azaroak 11, larunbata:

  • 09:00 Ibilaldia Kultura Etxea-Katea-Aranguren-San Bartolome-Morteru.
  • 10:00 Eskola arteko pilota partidak frontoian.
  • 18:30 Areta Kantuz Kultura Etxean hasita.

Azaroak 12, igandea:

  • 17:30 Basalagunak umeentzako zinema Kultura Etxean. Krispetak egingo dituzte.

Azaroak 13, astelehena:

  • 17:00 Gaileta tailerra eskolan Biel sukaldariarekin.
  • 18:30 Trikitailerra Kultura Etxean.
  • 20:00 Euskal Dantzak Kultura Etxean.

Azaroak 14, asteartea:

  • 18:30 Zergatik ez? tailerra Kultura Etxean euskararen erabilera sustatzeko.

Azaroak 15, asteazkena:

  • 17:30 Trikitailerra Nagusien Etxean.
  • 20:30 Zumba saioa euskaraz Kultura Etxean.

Azaroak 16, osteguna:

  • 19:00 Mintzodromoa Nagusien Etxean.

Azaroak 17, ostirala:

  • Txanda amaituko da.
  • 19:00 Dantza plaza Untzuetarekin.
  • 19:00 Pilota partidak frontoian.

Azaroak 18, larunbata:

  • 11:30 Umeentzako tailerrak Kultura Etxean.
  • 23:30 Kultura Etxearen jaia; Akerbeltz.

Horretaz gain, Aiaraldeko herri askotan egingo dira jarduerak:

Eusliderrak tailerra futbolean euskararen erabilera sustatzeko. Reforreko Garrastatxu trebakuntza aretoan.

  • Azaroak 8, 17:00-19:00
  • Azaroak 15 eta 22 17:00-18:30
  • Abenduak 13, 17:00-18:30

Eman izena Amurrioko Euskara Zerbitzuan.

Hala Dzipo “Euskal Soinu Tresnen Kontzertu Didaktikoa” familiek parte hartzeko. Udaletxeko aretoan izango da azaroaren 17an, ostiralean, 19:30 Aiarako Udal Aretoan, Arespalditzan.

Kirrimarro taldearen "Kulunkantauri" ipuin kontaketa. Azaroak 18, larunbata, 18:00etan Okondogoienako Kultura Etxean, Okondon. 

"Jalgi Hadi Dantzara" familientzako abesti eta koreografien kontzertua. Okondoko Kultura Etxean abenduaren 1ean, ostirala, 17:30ean.

Urtxintxa tailerrak eta jokoak Artziniegako Arteko Gure Ama Ikastetxean abenduaren 1ean goizez.

Bertso-saioa: Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Uxue Alberdi eta Oihana Bartra bertsolariekin. Gai-jartzailea, Izar Mendiguren. Abenduaren 1ean Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxean 19:00etan.

Kulki taldea eta Euskal Herriko jolasak Laudioko Aldai plazan abenduaren 2an 12:00etan. San Roke Musika elkartearen kalejira Laudioko herrigunetik 13:00etatik aurrera. Arloteen euskarazko kantuen emanaldia Laudioko herriguneko kaleetatik 12:30etatik aurrera.

Sorgin Zapatuak. Laudioko Ludotekan Txoborro magoaren “zirriborro” ikuskizuna, askaria eta gabon postalak egiteko saioa. 17:30etatik aurrera Kirikiño taldeak koordinatuta abenduaren 2an, larunbata.

"Handia" filma. Bi saio: 17:30ean eta 20:00etan Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxean. Abenduak 2.

"Andrina Basandrina" ipuin kontaketa Zurrumurru txotxongilo  taldearen eskutik Artziniegako Gaztelekuan abenduaren 2an, larunbatean, 18:00etan.

Dantza plaza saioa Artziniegako frontoian abenduaren 2an, larunbatean, 18:00etan.

Nafarroa Kantu Taldearen emanaldia Laudioko herriguneko kaleetatik 19:00etatik aurrera abenduaren 2an.

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Egunean jai bateratua egongo da Urduñan. Laudion, ordea, 17:30ean izango da Irrien Lagunaken "Euskararen taupadak" ikuskizuna 17:30ean Laudioalden.

Horrez gain, abenduaren 2an eta 9an Multimedia Rallyak antolatuko dituzte Laudioko Gaztelekuan 18:00etatik 21:00ak arte. 10 eta 16 urte bitarteko gazteentzako ekintzak izango dira eta izena eman behar da Gaztelekuan bertan azaroaren 26an baino lehen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide