Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 77. zenbakia. Hainbat gai izango ditu hizpide, baina bat izango da nagusi: Urduñan eta Orozkon genero indarkeriari aurre egiteko osatutako tartekari sareena.
Kultura atalean Urduñako Musika Astea izango da protagonista. Kirol atalean hainbat gai jorratuko dira: Urduñako mendi maratoia edota Koba Cycling CX Team taldearen sorrera, besteak beste.
Ez dira faltako Herriz herrikako albisteak biltzen dituzten orriak ez eta haurrei zuzendutako AiaraldeaTxiki txokoa.