Zaborren kudeaketara bideratuko da Aiarako Kuadrillaren aurrekontuetako diru-partida handiena

Erredakzioa 2017ko abe. 5a, 22:11

Iragan astean egin zuten Kuadrillaren azaroko bilkura. / Amurrioko Udala

Ikusi hemen diru-partida guztiak, arloz arlo.

Iragan astean onartu zituzten Aiarako Kuadrillaren 2018rako aurrekontuak. Hainbat diru-partida barnebiltzen dituzte aurrekontu horiek, Kuadrillak eskaintzen dituen zerbitzuen funtzionamendua ahalbidetzeko.

Zaborren kudeaketa eta tratamenduarena da diru-partidarik handiena. 2.078.683,44 euro bideratuko dira zeregin horretara. Hondakinak biltzeko eta garraiatzeko zerbitzuaren pleguak onartu ziren baita iragan asteko batzarrean.

192.259,35 euro bideratuko dira hirigintzara, eta 129.336,11 euro, aldiz, tokiko erakundeak eskaintzen dituen zerbitzu sozialetara. Enplegua sustatzeko programentzako dirua baliatzea ere aurreikusi dute; 799.359,93 euro erreserbatu dituzte zeregin horretarako. Diru-partidak bideratuko dira baita euskararen eta turismoaren alorretara, 75.558,07 eta 62.201,20 euro, hurrenez hurren.

25.300,00 euro bideratuko dira gobernu organoen gastuetara eta 261.345,25 euro erakundearen kudeaketa orokorrera.

Oposizioaren kritikak
Oposizioko zenbait taldek gogor kritikatu zituzten aurrekontuetan jasotako hainbat puntu.
Orain Amurrion aurkako botoa eman zuen, ez zegoelako ados zaborren kudeaketa esleitzeko emandako prozedurarekin. Talde politiko horrek uste du “enpresen interesak herritarren interesen gainetik” jarri direla, %16,7eko igoera eman zelako enpresei eskaintzen zitzaien diru kopuruan.

EH Bilduk ere bere desadostasuna adierazi zuen batzarrean. Koalizioko kideek azaldu dute aurrekontuek ez dute “inolako bokazio sozialik”. EAJren eztabaida nahi eza salatu eta Kuadrillako Lehendakariaren dieten % 50eko murrizketa eskatu dute baita ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide