Epaitegi Konstituzionalak bertan behera utzi ditu Frackingaren aurkako euskal legearen bi artikulu

Aitor Aspuru Saez 2018ko urt. 31a, 19:34
Gorobeletik Gorbeiara, hamaika mobilizazio egin dituzte Aiaraldean Frackingaren aurka. / Aiaraldea.eus

Epaitegiak bi artikulu ezer ezean utzi ditu eta besteen gaineko helegitea mantendu du.

Espainiako Epaitegi Konstituzionalak Eusko Legebiltzarrak onartutako Frackingaren aurkako legearen bi artikulu baliogabetu ditu; 2. eta 3. artikuluak, hain zuzen ere.

Epaileek erabaki dute artikulu horiek estatuaren eskumenen kontrakoak direla, nahiz eta haustura hidraulikoa guztiz ez debekatu. Esaterako, 3. artikuluak ez zuen ahalbidetzen frackinga gauzatzea eraikitzeko balio ez zuten lursailetan, baldin eta ingurumena kaltetzeko aukerak egonez gero.

Zentzu horretan, Konstituzionalak azaldu du eskuduntza horiek erkidegoen ahalmenak gainditzen dituztela.

Aiaraldean 5.000 sinadura
Fracking Ez Aiaraldeak 5.000 sinadura baino gehiago jaso zituen 2014an eskualdean. Guztira, EAEn 103.000 lagunek baino gehiagok babestu zuten Herri Ekimen Legegilea. Geroago, Eusko Legebiltzarreko alderdi gehienek onartu zuten egitasmoa.

Gatazka ugari
Horrez gain, 2013an Saia baimenaren harira zenbait gatazka, sabotaje eta mobilizazio jazo ziren eskualdean, Eusko Jaurlaritzaren SHESA enpresak ikerketa sismikoak egin zituenean.

Gorobeletik Gorbeiara, Orozko, Laudio edota Luiaondo barne, Aiaraldean haustura hidraulikoaren aurkako mugimendu bizia egon da.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide