Eskualdeko bi gazte epaitu zituzten urtarrilaren hasieran Madrilen desordena publikoak sortzea leporatuta.
Amurrioko eta Aiarako gazteak Entzutegi Nazionaleko epaiketa batean egon ziren publikoaren artean, akusatuek protesta egin zutenean. Horren ondorioz kaleratuak eta salatuak izan ziren.
Aiaraldearrek ez ezik, publiko gisa aritu ziren gazte guztiek lortu dute absoluzioa. Hori bai, Entzutegi Nazionalean akusatuen aulkian eseri zirenak 1.600 euroko zigorra jaso dute; Aitor Anda, Gotzon Elizburu, Garazi Mugertza, Iraitz Salegi Maialen Etxeberria, Mikel Button, Mikel Moreno eta Irati Sienra, hain zuzen.