2017an 490,4 milioi euroko salmentak lortu dituzte Tubacex enpresan, eta balio erantsi handiko teknologia eskaera kopuruaren marka guztiak hautsi dituzte.
Horri esker 700 milioi euroko eskaerak dituzte eta horren eragina nabarituko dute aurten eta 2019an.
Planak
Horretarako zenbait plan gauzatuko ditu nazioarteko enpresa taldeak. Esaterako, Austrian ekoizten ziren produktu arruntak Indian egingo dira aurrerantzean. Europako herrialde horretan, ordea, "premium" ekoizpenean zentratuko dute jarduera.
Zor gehiago eta etekin gutxiago
Hala ere, Tubacex taldearen zor finantzaria 253,5 milioi eurokoa da. 2016an baino 46,6 milioi euro gehiago, alegia. Taldearen arabera, industria planak ahalbidetzeko egindako inbertsioen ondorio da emaitza, proiektu berrien garapenarena; stock eta zerbitzu guneak munduan izateko.
Horren guztiaren ostean, EBITDA -hau da, zergak ordaindu baino lehen sortutako etekina- 2016an baino nabarmen txikiagoa izan da. 2016an 34,9 milioi eurokoa izan zen eta 2017an 25,9 milioi eurokoa.