Greba feministarekin bat egin du Aiarako Kuadrillak

Erredakzioa 2018ko mar. 6a, 16:00

Eskualdeko ia alderdi politiko guztiak daude ordezkatuak Kuadrillan. / Aiaraldea.eus

EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-EE, Omnia, Orain Amurrio, Okondo Aurrera eta Aiara Batuz-eko ordezkariek osatzen dute Kuadrilla. Egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu du tokiko erakundeak, eta hainbat konpromiso hartu ditu. 

Aiarako Kuadrillak oharra zabaldu du adierazteko bat egiten duela ostegun honetarako deitua dagoen greba feministarekin. “Gure gizartearen ongizatea ezinezkoa litzateke bizitzari eusteko ezinbesteko jarduerak egingo ez balira, hala nola, pertsonak zaindu edo etxeko lanak egin”, azaldu du Kuadrillak hedabideei helarazitako adierazpen instituzionalean, “lan horietako gehienek ez dute ordainsaririk, eta batez ere emakumeek egiten dituzte. Emakumeen ekarpenik gabe, gizartea geratu egingo litzateke”.

Hori dela eta, erakundeko ordezkariek nabarmendu dute “ezinbestekoa” dela gizarteak zaintza lanek beharrezkotasuna aitortzea.

Horren harira, hainbat konpromiso hartu ditu erakundeak, Kuadrillako Berdintasun Planean jasota daudenak: Sentsibilizazio eta trebakuntza programak garatzea, zaintza babesteko baliabideak eta zerbitzu publikoak osatu eta finkatzea, udaleko politikak genero-ikuspegiarekin lantzea eta “balioen transmisioa” azpimarratzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide