Otsati Feministaren greba eguneko argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia Otsati Elkartea   Jendartea  Artziniega

Martxoaren 8ko Greba Feministan hartu zuen parte Otsatiko emakume taldeak. Aiaraldeko Mugimendu Feministaren ekimenetara batu ginen!

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Ehunka emakume* grebalarik hartu dituzte Aiaraldeko kale eta plazak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Indartsu hasi dute Aiaraldeko emakumeek* greba feminista. Goizean goizetik kaleak hartu dituzte grebalariek. Gosariak eskaini dituzte herrietako plazetan, indarrak hartzeko. Kalejirak egin dituzte jarraian. Kontsumoaren aurka mobilizatu dira Laudion eta Amurrion. Bi herrietako saltoki handietara bertaratu dira emakumeak*, grebaren aldeko aldarria zabaltzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (219)

[ZUZENEKO KONTAKETA] Bizitzak erdigunera ekartzeko greba feminista

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

24 orduko greba deitu du Mugimendu Feministak "heteropatriarkatu kapitalistari planto!" lemapean. Jarraitu Aiaraldeko herrietako ekintzen nondik norakoak hemen.

2019-03-08 19:25

Artikulu hau hutsik dago Aiaraldeako emakume langileak greban daudelako

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Artikulu hau hutsik dago Aiaraldeako emakume langileak greban daudelako

Euskal Herriko Mugimendu feministaren deialdiari jarraiki, Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko emakume langileek greba egin dute gaur. Beraz, bulegoan ez da emakume kazetaririk, idazkaririk, komertzialik, diseinatzailerik ez eta itzultzailerik egongo.

Suziriak jaurtita piztu dute greba feminista Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Hasi da greba feminista. Martxoaren 7ko iluntzetik ekin diote emakumeek eskualdeko txokoak astintzeari. Urduñan auto karaba egin dute. Amurrion eta Laudion, aldiz, kalejirak egon dira eta gaueko hamabietan piztu dute grebari hasiera emateko suziria.

Greba feministara batu dira Aresketa Ikastolako emakume* langileak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Greba feministara batu dira Aresketa Ikastolako emakume* langileak

Ikastolako langileen %82 dira emakumeak* eta horien %91ak atxikimendua eman dio grebari. Gauzak hala, ez da klaserik egongo bihar.

Biharko greba feministari begirako hausnarketak: Urtebete Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historian

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Eskualdeko sei emakume elkarrizketatu ditugu martxoak 8ko greba feminista dela eta. Iazko grebak utzi zien zaporea eta aurtengoarekiko dituzten sentsazioak izan dituzte hizpide.

Greba feminista, zaintza eta bizitza iraultzeko olatu

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea  Aiaraldea

Greba feminista, zaintza eta bizitza iraultzeko olatu

Aiaraldeko Mugimendu Feministak aurkeztu du dagoeneko martxoaren 8ko egitarau sorta. “Heteropatriakatu kapitalistari planto! Bizitzak erdigunera!” lemapean, milaka emakumek bat egitea deialdiarekin espero dute. Eta, martxoaren 8ko olatuak, zaintza eta bizitza iraultzea. 

40 ekintzatik gora egongo dira Aiaraldeko greba feministan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea  Aiaraldea

40 ekintzatik gora egongo dira Aiaraldeko greba feministan

24 orduko greba deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8rako. Urduñan, Amurrion, Artziniegan, Aiaran, Laudion eta Orozkon egun osoko egitaraua prestatu dute.

Dosier didaktikoa osatu du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak, greba feministari begira

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Ikasleekin lantzeko liburuxka prestatu dute Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Feminismo eta Hezkuntza lan ildoek. Hain zuzen, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan heteropatriarkatuaren ondoriez jabetzeko eta zaintzaren berrantolaketa erdigunean jartzeko zenbait ariketa proposatu dituzte dosier didaktikoan. Zehazki, etapa bakoitzeko hiruna ariketa planteatu dituzte, baita hezitzaile edota gurasoentzako gomendioak bildu ere.