Martxoaren 8ko Greba feministari buruzko eduki guztiak, denon eskutik denon eskura!
Suziriak jaurtita piztu dute greba feminista Aiaraldean

Erredakzioa 2019 mar 08 Aiaraldea

Hasi da greba feminista. Martxoaren 7ko iluntzetik ekin diote emakumeek eskualdeko txokoak astintzeari. Urduñan auto karaba egin dute. Amurrion eta Laudion, aldiz, kalejirak egon dira eta gaueko hamabietan piztu dute grebari hasiera emateko suziria.