"Laburbirak" berdintasunaren aldarriarekin bat egingo du

Erredakzioa 2018ko mar. 10a, 09:30
"EJecutor" filmaren irudia. / Laburbira

Martxoaren 16an, ostirala, 19:30ean, Arespalditzako udal aretoan, 2018ko Laburbira katalogoan dauden euskarazko 8 film labur proiektatuko dituzte: Ilunpetan, Night Shift, Higadurak, Ejecutor, Tazan, Areka, Kreba eta Zulo.

Emanaldiak ordu eta laurden iraungo du eta, ondoren, Izaskun Arandia Night Shift filmaren egilearekin solasaldia egingo da. Izan ere, jarduera hau Martxoaren 8arekin eta berdintasunarekin lotu nahi izan dute. Hori dela eta, zinema eta generoari buruz arituko da artista.


Ekimenaren sustatzaileak Hogeita Lau Euskara Elkartea eta Aiarako Udalaren Euskara zein Berdintasun arloak dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide