Aitor Rey txirrindulariak bigarren postua eskuratu zuen igandean -martxoak 11- Lizarran eginiko lasterketan. Aiarabike Trek Electroalavesako kirolaria Baqué Ideus BH taldeko Diego Perezen atzetik sartu zen mugara, beste hiru txirrindularirekin esprintean aritu ostean.
Aiarabike Trek Electroalavesako beste taldekideek, baina, ez dute zorte bera izan. Horietako batzuk erorketa bat pairatu zuten. Rodrigo Alvarez izan da kaltetuena, hiru puntu jarri behar izan baitzizkioten esku batean. Hala ere, taldeko kideek uste dute denboraldi hasiera “mesedegarria” izan dutela, eta aurrerantzean “emaitza on gehiago” biltzea espero dute.
_content.jpg)