Tubacex enpresa taldeko langileek ezezkoa eman diote proposatutako lan hitzarmenari

Aitor Aspuru Saez 2018ko mar. 23a, 08:40

Lan istripuen aurkako mobilizazioa Laudioko lantegian./ aiaraldea.eus

Langileek bozketa egin zuten asteazkenean eta atzo jakinarazi zituzten emaitzak. ELAk, CCOOk eta Independenteek negoziatu eta proposatu zuten lan hitzarmenak ez du langileen babesa lortu.

Guztira 392 langilek eman dute bozka lan hitzarmenaren aurka Laudioko eta Amurrioko lantegi eta bulegoetan.

Akordioaren alde 327 behargin agertu dira. Horrez gain, 14 boto zuri eta 7 nulu egon dira. 740 pertsonek parte hartu dute bozkaketan.

Hainbat sindikaturen oposizioa

Aste hasieran LAB, USO eta STAT sindikatuek zabaldu zuten zuzendaritza eta gainerako sindikatuen akordioaren kontra egingo zutela kanpaina.

Gauzak horrela, negoziatu beharko dute lan hitzarmen berria langileen batzarrak adierazitako borondatea betetzeko. Tubacex taldeko akziodunen bilera maiatzaren 4an izango da.

LABen oharra

LAB sindikatuak hedabidei oharra bidali die eta adierazpen oso kritikoak egin ditu. ELA, CCOO eta Independentei leporatu die informaziorik ez ematea eta langileen ahotsa lapurtzea.

Horrez gain, sindikatuaren ustea da sinatutako akordioak ez zuela konpontzen "zuzendaritzak azken lau urteetan gehiegikeriaz erabili duen lan-malgutasuna, behin-behinekotasunak sortutako prekarietatea edota ordu extren areagotzea".

Azkenik, LABen aburuz, langileen ezezkoak ireki du atea negoziatzeko baldintza hobeak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide