STAT, USO eta LAB sindikatuek batera baloratu dute Tubacex enpresan jazo den egoera. Izan ere, osteguneko lan hitzamenari buruzko bozkaketak ez zuen langile gehienen babesa lortu: %53,2ak aurkako botoa eman zuen eta %44ak aldekoa.
Hiru erakundeek uste dute horrek erakusten duela ELAk, CCOOk eta Independenteek erdietsitako akordioa ez dela nahikoa eta hainbat gai jorratu behar dela negoziazio mahaian. Hurrengoak, besteak beste:
- Soldaten igoerak enpresaren egoerari egokituta. Berez, hainbat eskari Premium jaso ditu Tubacexek Iranetik eta historiako emaitzarik onenak lortu dituztela uste dute STATek, USOk eta LABek.
- Lan finkoa sendotu. 3 sindikatuen aburuz 50 lanpostu finko suntsitu dira aurreko hitzarmena sinatu zenetik eta 250 behin-behineko langile aritzen dira faktorietan.
- Behin-behineko langileen baldintzak hobetu, maiz egun gutxiko kontratuak egiten dizkiete eta.
- Segurtasuna.
- Makineria eskualdeko lantegitik atzerrira ez eramatea.