"Altsasukoak aske" uzteko manifestaziora joateko deia luzatu dute

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko mar. 30a, 09:00
Manifestaziora deitzeko egin zuten aurkezpeneko argazkia / Altsasukoak aske

Apirilaren 14an Iruñean izango da Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko manifestazioa. Eskualdetik bertaratzeko autobusa antolatu dute.

Atzo bete zituzten 500 egun espetxean Altsasuko hiru gaztek. 2016ko urriaren 15ean gertatutako liskar baten ondorioz daude kartzelan, Altsasuko Gurasoek azaldu dutenez: "Altsasuko ferietako goizaldean, herriko gazte talde baten eta euren bikoteekin zeuden kalez jantzitako Guardia Zibil biktoe baten arteko liskarra sortu zen. Polizietako batek orkatila apurtu zu en eta ebakuntza egin zioten; eta zazpi gazte atxilotu zituzten, Audientzia Nazionalera eraman ostean". Orotara hamaika pertsona inputatu zituzten agintaritzaren aurkako atentatua, lesioak, diskriminaziorako probokazioa, gorrotoa edo taldeen kontrako indarkeria eta terrorismo delituak egotzita. Horietatik zazpi espetxeratu zituzten, eta gaur egun hiruk jarraitzen dute kartzelan. 

Eskualdeko autobusa

"Altsasuko gurasoak" deituta, injustizia salatzeko manifestazioa egingo dute Iruñean apirilaren 14an, 17:30ean Golemetik abiatuta. Aiaraldera ere heldu da zita, bertaratzeko autobusa antolatu baitute eskualdeko zenbait herritan. Horien artean daude Laudio, Amurrio, Orozko edota Urduña. Zehazki, ondorengo tabernetan egongo da apuntatzeko aukera: Bazterren (Laudio), Aretako Kultura Etxean, Txokogorrin (Amurrio), Mugalden (Urduña) eta Itxinan (Orozko).

Elkartasuna adierazteko hainbat musikarik kantua sortu zuten udazkenean: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide