Altsasuko auziperatuen aldeko elkartasun olatuak Aiaraldea zeharkatuko du

Erredakzioa 2018ko api. 11a, 07:00

Altsasuko auziperatuen aldeko ekimen ugari egingo dira eskualdean.

Apirilaren 14an egingo da Altsasuko gazte auziperatuen aldeko mobilizazioa Irunean, eta aste osoan ekintza ugari antolatuko da eskualdean elkartasuna adierazteko.

Datorren astean hasiko da 2016ko urriaren 15ean Guardia Zibilarekin taberna batean izandako liskar bat dela medio auziperatutako Altsasuko gazteen aurkako epaiketa. Gazte horietako hiruk 500 egun baino gehiago bete dituzte dagoeneko espetxean, prebentziozko presoaldian.

Aiaraldean hainbat ekimen gauzatuko da epaiketa atarian Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko. Apirilaren 12an elkarretaratzeak deitu dituzte zenbait ikastetxetan eta 19:00etan eskualde guztia zeharkatuko duen auto-karabana zaratatsua abiatuko da Latiorroko aparkalekutik.

Apirilaren 13an, aldiz, kontzentrazioak egingo dira Amurrioko Juan de Urrutia plazan eta Laudioko Lamuza plazan, 19:00etan eta 20:00etan, hurrenez hurren.

Manifestazioa Iruñean
Apirilaren 14ean, "Altsasuko Gurasoek" deitua, manifestazioa burutuko da Iruñan Altsasuko gazteek bizi duten egoera salatzeko. Aiaraldetik autobusa antolatu dute mobilizaziora bertaratzeko. Izena emateko zerrendak hurrengo tabernetan aurkitu daitezke: Bazter (Laudio), Aretako Kultur Etxea, Mugalde (Urduña), Itxina (Orozko) eta Txokogorri (Amurrio). Autobusa 14:30ean aterako da Urduñatik, Amurriotik 14:45ean eta Laudiotik 15:00retan igaroz. Itzulera 21:00etan izango da Iruñatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide