ELAk ez du bat egingo Tubacexeko grebarekin, baztertu dituztela eta deialdia serioa ez dela argudiatuta

Erredakzioa 2018ko api. 12a, 14:43

Langileen mobilizazio baten artxibo irudia. / Aiaraldea.eus

ELAko ordezkariek azaldu dute ez dutela greban “gonbidatu gisa” parte hartuko.

Tubacexeko afiliatuen batzarra egin zuen ELAk atzo. 100 behargin baino gehiago bertaratu ziren bilerara, sindikatuak azaldu duenez. “Euren iritzia entzun ostean erabaki dugu biharko grebarekin bat ez egitea”.

ELAk salatu du greba “zuzendaritzarekin egingo zen bilera baino lehen” zegoela programatua. Sindikatuak azaldu du greba “STATek, LABek eta USOk aurkeztutako puntuak” lantzeko deitu dela. “Ez dute gehiengo sindikala ordezkatzen eta ez dakigu zeintzuk diren puntu horiek”.

Hori dela eta, ELAko ordezkariek azaldu dute ez dutela greban “gonbidatu gisa” parte hartuko.

"Ez da serioa"
“Ez zaigu aukerarik eman negoziazio fase honetan aurrera eraman nahi duten estrategian parte hartzeko. Lan-hitzarmenaren alde gaudela ezin da gu baztertzeko arrazoia izan”. Era berean, salatu dute langileei ez zitzaiela esan planteatzen zen alternatiba greba zela.

Mobilizazioak “modu serioan” egin behar direla aldarrikatu dute, “helburuak, egutegia eta deitzaileen antolatzaileen konpromisoarekin. Azken puntu hori ere zalantzan jarri dute sindikatuko kideek: “Ez zaigu serioa iruditzen greba ostiralean egitea deitzaileetako batzuk opor eguna hartua dutenean. Langileriarekiko engainua da hori, eta ez dugu babestuko”.

Bukatzeko, aparteko orduak ezartzea onartuko ez dutela azpimarratu dute, “ez orain ez lehen”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide