Tubacexeko zuzendaritzak greba eskubidea urratu du apirilaren 13an, 20an eta 23an egin diren lanuzteetan, STAT, LAB eta USO sindikatuen aburuz. Izan ere, erakunde horiek salatu dute langile grebalarien lanpostuetan beste batzuk jarri zituela enpresak.
Horregatik, pasa den ostiralean Lan Ikuskaritzara deitu zuten eta guardiako ikuskaria Amurrio eta Laudioko faktorietan egon zen. Ikerketa egin ez ezik, zuzendaritza eta sindikatuekin ere mintzatu zen, dokumentazio gehiago eskatu zien eta orain txostena osatzen ari da.
Hori oinarri hartuta, Lan Ikuskaritzak erabaki beharko du sindikatuen salaketak zentzua zuen, baita enpresa zigortu behar ote duen ere.
Ibilbide luzea oraindik
Edonola ere, langile ordezkariek adierazi dute lan erakundearen ebazpena asko berandutu daitekeela; 8 hilabete, alegia. Erabakiaren arabera, sindikatuek baloratuko dute epaitegira jotzea.