Laudioko, Aiarako eta Artziniegako Udalak ez daude ados Iruñeako eraso matxistaren epaiarekin

Erredakzioa 2018ko api. 27a, 12:57
Atzo Amurrio egindako mobilizazioaren irudiak. / Aiaraldea.eus

Udalek plazaratu dute adierazpen instituzionala jakinarazteko ez daudela ados epaileek hartutako erabakiarekin. Iruñean 2016an gertatutakoa, erakundeen ustez, sexu erasoa izan zen, eta ez gehiegikeria. Okondoko Udalak iritzi berak zabaldu ditu Berdintasun Zerbitzuaren bitartez.

Laudio, Artziniega, Okondo eta Aiarako Udalak azaldu dute, lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diotela erasotuari. 

Horrez gain, azpimarratu dute epaiarekin "sexu gehiegikeriatzat" jo dutela erasoa. Hori dela medio, espero dute errekurtsoa prestatzea Fiskaltzak.

Bestalde, erakundeek aldarrikatu dute emakume ororen askatasun eskubidea eta, ondorioz, eraso sexistarik ez dute onartuko. Hori dela medio, berdintasunaren alde jarraituko dute lanean elkarte eta talde feministekin batera.

Bukatzeko, dei egin dute herritarrek parte har dezaten mugimendu feministak deitzen dituen mobilizazioetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide