Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioak publiko egin du abuztuaren 1ean argitaratuko duela esleipena Markixana eta Basaurbeko araztegiak eraikitzeko. Erakunde publikoaren aurreikuspena da 34.414.749,21 euro inbertitzea eta lanak 36 hilabetetan gauzatzea.
Obrek azpiegitura ugari sortuko dute. Izan ere, kolektore sarea ere egin beharko dute eta bi sistemek osatuko dute. Basaurbe Sistemak Laudio eta Orozkoko isurketak jasoko ditu araztegira eramateko. Basaurbe Sistemak, ordea, Amurrio, Murga eta Luiaondoko uren tratamendua bideratuko du.