Bi lapurreta berri jazo dira eskualdean azken egunotan. Alde batetik, Orozkoko Eroski City supermerkatuan sartu dira lapurrak bart, atea bortxatu ostean. Ertzaintzak horren berri izan badu ere, oraindik ez du salaketa jaso, eta ez daki zehazki zer eraman duten lapurrek.
Laudioko Gardeako auzoan, aldiz, ostegunean ohartu ziren lapurreta gertatu zela. Izan ere, jabeek ez dute zehazterik izan egunean bertan ostu zieten edo aurretik. Leihoa eta pertsiana apurtuta sartu ziren txaletean eta ordenagailua kendu zieten.
Azken asteetan eskualdeko leku ugaritan lapurtu dute; dendetan, etxebizitzetan zein tabernetan.