Eneko Tabernan lapurreta jazo da gauez. Ostalaritza establezimenduko azken langilea 00:06an joan zen eta ordu erdi beranduago lapurrek ate bat hautsi zuten, segurtasun sistemaren arabera.
Makina txanponjalea, kutxa erregistratzailea, ordenagailua eta zenbait likore botila ostu dituzte.
Hirugarren lapurreta
Gertakaria hirugarrena da eskualdean azken asteetan. Duela bi aste Laudioko Gorka Tabernan antzekoa gertatu zen, eta ostiralean herri bereko Quintana Gozotegian ere bai.