Udako jaien uholdea bistakoa izango da asteburuan: Delika, Murueta, Zaloa, Ulibarri...

Erredakzioa 2018ko eka. 28a, 07:00
Gastronomiarako tartea ere egongo da Sanpedrotan. / Txomin Egiluz

Pasa den astean udako solstizioa ospatu ostean, protagonismo osoa hartuko dute herri txikietako jaiek. San Pedro dela eta, hainbat ekintza egongo dira eskualdeko zenbait herritan: Orozkon, Arrankudiaga-Zollon, Delikan eta Laudion, adibidez.

Asteburu gogorra izango dute parrandazaleek eskualdean, sanpedroak ospatuko baitituzte Aiaraldeko hainbat lekuetan. Pasa den astean Laudioko egitaraua plazaratu zen edota Artziniegako Kuadrilla Eguna, baina Orozkon, Arrankudiaga-Zollon eta Delikan ere jarduera ugari prestatu dituzte:

Arrankudiaga-Zollo (Ulibarri)

Ekainak 28, osteguna

  • 21:00 // Txupinazoa eta kalejira
  • 21:30 // Sua eta txokolate jana

Ekainak 29, ostirala

  • 12:00 // Meza
  • 14:00 // Umeen herri bazkaria
  • 15:00 // Helduen herri bazkaria
  • 18:30 // Disko Txantxa

 Ekainak 30, larunbata

  • 11:00 // Puzgarriak
  • 13:30 // Umeen bazkaria
  • 17:00 // Mus, tute eta igel txapelketa
  • 20:00 // Afaria
  • 20:00 // Mark Markos DJ

Uztailak 1, igandea

  • 12:00 // Bakailao eta tortilla txapelketa
  • 12:00 // Umeentzako tailerrak
  • 14:00 // Lapikoen aurkezpena
  • 16:30 // Eriz Magoa

  • 18:00 // Erromeria: Belle & Blue

  • 21:00 Jaien amaiera

Delikako Jaiak

Ekainak 29, ostirala

  • 21:00 // Txupinazoa
  • 21:30 // Patata tortilla txapelketa
  • 23:00 // DJ Juanma

Ekainak 30, larunbata

  • 14:00 // Herri bazkaria
  • 17:00 // Mus Txapelketa (20 euro bikote bakoitzak)
  • 18:30 // Briska txapelketa
  • 00:00 // Suziriak
  • 00:30 // Berbena "Gora Herria" eta diskodantza "Bak Festa"

  • 07:00 // Txokolate jana

Uztailak 1, igandea

  • 13:00 // Meza
  • 17:30 // Herri Kirolak eta parte hartzeko aukera
  • 19:00 // Erauntsi dantza taldearen emanaldia
  • 20:00 // Parrillada eta jaiaren bukaera

Muruetako Jaiak (Orozko)

Ekainak 29, ostirala

  • 21:00 // Kanpai jotzea, txorizo jana eta trikiti kontzertua

Ekainak 30, larunbata

  • 12:00 Meza eta, jarraian, dantzak
  • 14:30 // Herri bazkaria
  • 16:00 // Nafarroa Kanta Taldea
  • 19:30 // DJ Xaibor
  • 21:00 // Irrintzi Txapelketa eta zozketa
  • 22:00 // Helduentzako disko festa

Zaloako Jaiak (Orozko)

Ekainak 30, larunbata

  • 12:00 // Jaien hasiera, Paella Txapelketa, Puzgarriak
  • 14:00 // Paella txapelketaren sariak
  • 17:30 // 20:00  Umeentzako tailerrak
  • 18:00 // Kalaka jolasak
  • 19:00 // Garagardo dastatzea
  • 20:00 // Kontzertuak: The Pushermen eta Hilean Bariku Bat

  • 00:00 // Karaokea

Uztailak 1, igandea

  • 12:00 // Meza eta pintxoak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide