Eusko Jaurlaritzak ekin dio premiaz desjabetzeak egiteari, behar dituen 320.000 metro karratu eskuratzeko. Horrekin Markixana eta Basaurbeko araztegiak egiteko espazioa lortuko du, baita kolektoreak ezartzeko ere Amurrion, Laudion, Orozkon eta Luaiondon.
Hedabideek aipatu dute 7.653 metro karratu besterik ez dituztela behin betiko desjabetuko. Gainerakoak behin-behinean erabiliko dituzte. Orozkon izango dute eragin handirik eragiketa horiek, 84.600 metro karratu hartuko dituzte eta.
Guztira, 375 lursail dira; 365 Araban eta 110 Bizkaian. Gehienak jabe pribatuenak dira, udalek soilik 36 dauzkate, eta Eusko Jaurlaritzaren esku uztea erabaki dute jadanik.