Bi lagun zauritu dira Lezamako auto istripuan

Erredakzioa 2018ko abu. 22a, 10:24
A624 errepidean jazo da ezbeharra, Lezaman. / Aiaraldea

Ibilgailua errepidetik atera da. Kolpearen ondorioz bi lagun eraman dituzte Galdakaoko erietxera. 

Ertzaintzaren Trafiko Sailak adierazi duenez, 8:30ean auto istripua egon da Lezaman, gasolindegiaren inguruan. Ibilgailu bat errepidetik atera da, eta kolpearen ondorioz barnean zihoazen bi lagunak zauritu dira. Galdakaoko erietxera eraman dituzte. Kotxea kendu bitartean errail bat moztuta egongo da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide