Bihar amaituko da Durangoko Azokaren 53. edizioa. Eskualdeko hainbat sortzaile igaro dira Landako gunetik. Xabier Santxotena bertan egon da argitaratu berri duen El orgullo de ser agote liburua promozionatzen. Mushkum taldeko kideak, aldiz, Ahotseneako taulara igo ziren iragan asteazkenean.
Esti Urresola zinemagile laudioarrak, bere aldetik, gazteei zuzendutako "foley tailerra" dinamizatu du:
Horrez gain, eskualdeko sortzaile batzuen lanak eskuratu daitezke azokan: Suaia eta Ama Rebelen disko berria dago aurtengo edizioko nobedadeen artean. Igor Arzuaga eta Andrea Ulloak, aldiz, Joseba Sarrionandiaren poema musikatuen Gure oroitzapenak. Poema musikatuak disko bikoitzean parte hartu dute.