Markixana eta Basaurbeko araztegien proiektua berriro dago kolokan

Aitor Aspuru Saez 2019ko urt. 2a, 08:35

Nerbioi ibaira isurtzen den ura arazteko azpiegiturak atzeratuko dira berriro. / Aiaraldea.eus

Tokiko ordezkariek azaldu dute URA Agentziako zuzendari berriak adierazi diela prozedura moteldu dela. Espainiako Gobernuak ere iragarri du atzeratuko dela.

Duela hilabete batzuk erakundeek zabaldu zuten aurten Markixana eta Basaurbeko araztegien lanak abiatzeko kontratazioa egingo zutela. Zehazki, EAJk eta PPk aurrekontuak adostu eta gero, Ingurumen Ministerioak zabaldu zuen 2019an beteko zela prozedura.

Orain, ordea, mezuek kontrako norabidea hartu dute. Alde batetik, Espainiako Gobernuko ordezkari sozialistek adierazi dute 2019ko aurrekontuen oniritziaren menpe daudela obrak. Hain zuzen, Trantsizio Ekologikorako Ministroak aipatu zuen abenduan egindako agerpenean 12 edo 15 hilabete atzeratuko direla. Hau da, 2020an esleituko lirateke lanak.

Bestalde, eskualdeko zenbait udal ordezkarik ere azaldu dute gaiaren harira izandako azken bileran URA Agentziako Zuzendari Nagusi Ernesto Martinez de Cabredok aitortu zuela PSOEren Gobernuak prozedura moteldu duela.

Gauzak horrela, eskualdeko hainbat herrik behar duten funtsezko azpiegiturak egikaritu gabe jarraitzen du eta, bitartean, ura araztu gabe heltzen ari da Nerbioi ibaira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide