Bi aldiz igaroko da Korrika Aiaraldetik, herri gehienak zeharkatzeko

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko urt. 9a, 10:29

Urteetako jendetsuena izan zen 20. Korrika Laudion. / Aiaraldea.eus

Apirilaren 10ean eta 11n zeharkatuko ditu eskualdeko herriak 21. Korrikak. Ibilbidea gaur goizean aurkeztu dute.

Apirilaren 4tik 11ra 2.560 kilometro egingo ditu Korrikak euskararen alde Euskal Herrian barrena. Gaur goizean aurkeztu dute ibilbidea. Aiaraldetik bi egunetan pasatuko da: apirilaren 10ean eta 11n. Aurreneko bisitan Urduña, Amurrio, Arespalditza, Laudio eta Arrankudiaga igaroko ditu; apirilaren 10ean, hain zuzen. Biharamunean Enkarterritatik itzuliko da eskualdera, Artziniega eta Aiara zeharkatzeko. 21. Korrikak ez ditu Orozko eta Okondo zapalduko. 

Ordutegiak herrika
1335-1401. kilometroak osatuko dituzte aiaraldearrek. Asteazken goizaldetik -05:39tik- hasita, zazpi ordu eta erdiko bidea aurreikusi dute. Izan ere, 9:25ean agurtuko dute arrankudiagarrek euskararen aldeko ekimena. Honakoak izango dira herrietako lehen kilometroak:

  • URDUÑA: Apirilaren 10ean, 05:39an, Izarrako bidetik (Barrerillatik) hasita.
  • AMURRIO: Apirilaren 10ean, 06:11n, Urduñatik etorrita.
  • ARESPALDITZA: Apirilaren 10ean, 7:10ean, Amurriotik igota.
  • LAUDIO: Apirilaren 10ean, 8:17an, Luiaondotik pasata.
  • ARAKALDO: Apirilaren 10ean, 9:12an, Areta atzean utzita. 
  • ARRANKUDIAGA: Apirilaren 10ean, 9:25ean, Arakaldori lekukoa emanda.
  • ARTZINIEGA: Apirilaren 11n, 8:57an, Aiarako mugak igarota (8:18an iritsiko da Aiarara Balmasedatik Korrika)

Berria egunkariak egun guztietako ibilbidearekin infografia osatu du. 20. edizioak irudi bereziak utzi zituen eskualdeko herrietan, oso jendetsua izan baitzen. Artziniegatik iritsi zen orduko ekimena eskualdera:

 Lainopean zeharkatu zituen Urduña eta Amurrion, egunsentian:

 Bi aldiz murgildu zen ekimena Amurrion, Arespalditzatik bertara itzuli baitzen berriro:

Orozko, Laudio eta Arrankudiaga herriak lotu zituen ondoren:

Aiaraldea hedabideak webgune berezia sortu zuen Korrikaren jarraipena egiteko. Bertan daude ikusgai argazki bilduma,artikulu eta bideo guztiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide