Indartsu hasiko du urtean Aiaraldea Hemen hamabostekariak. Gaur argitaratuko da agerkariaren 98. zenbakia eta ohikoan baino orri gehiago izango ditu, Hezkuntza eskaintza Aiaraldean gehigarri berezia izango baitu barruan.
Hainbat motatako edukiak topatu ahal izango ditu irakurleak: Jose Julian Montesi eginiko elkarrizketa, haurra generoa ezarri gabe hezten ari diren Urduñako gurasoei buruzko erreportajea, Artziniega Museoari buruzko artikulua...
Gaur eguerdian iritsiko dira hamabostekariaren aleak errotatibatik. Orduan ekingo zaio eskualdean barrena banatzeari, hainbat boluntarioaren laguntzarekin.