Iragan ostiralean -otsailak 1- egin zuten Kokoriko Hezkuntza Faktoriaren aurkezpen publikoa, Laudioko Lamuza parkeko kasinoan. Dozenaka haur eta heldu bertaratu ziren Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren ildo jaioberriaren nondik norakoak gertutik ezagutzeko. "Haur eta gazteak erdigunean" jarriko dituzten proiektuak garatzea izango da ildoaren xede nagusia, "jolasaren bidez".
Otsailaren 16an izango da Kokorikoren hurrengo jarduera. Egun osoko hezkuntza jardunaldiak egingo dituzte Urduñan, Alondegian, 10:00etatik 18:30era, doan.