Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren Hezkuntza kanala da hau. Bertan hezkuntza informazio interesgarria izango duzu. Gozatu eta edozein ekarpen egiteko hezkuntza@aiaraldea.eus helbidea erabili
Interes handia piztu dute Kokorikoren Hezkuntza Jardunaldiek

Erredakzioa 2019 ots 19 Urduña

Larunbatean egin zen Kokorikoren Hezkuntza Jardunaldien lehen edizioa. Dozenaka lagun bertaratu ziren Urduñako Alondegira, goizetik arratsaldera arte luzatu zen hitzaldi sortarekin gozatu eta ikastera. Jolasguneak, amatasuna eta aitatasuna, konfiantzaren pedagogia eta generoa izan zituzten hizpide, besteak beste.