Gaur amaituko da Kokoriko Hezkuntza Faktoriaren Jardunaldietan izena emateko epea

Erredakzioa 2019ko ots. 13a, 10:36
Duela astebete aurkeztu zuten Kokoriko Hezkuntza Faktoria. / Aiaraldea.eus

Larunbatean izango dira jardunaldiak Urduñako Alondegian. Izen ematea doakoa izango da, baina bertan bazkaldu nahi izanez gero, 15 euro ordaindu beharko dira.

Gaur -otsailak 13- amaitzen da Kokoriko Hezkuntza Faktoriak antolatutako jardunaldietan izena emateko epea. Hemen klikatuta egin daiteke inskripzioa, doan. Bazkariak 15 euro balioko du eta zalantzarik izatekotan, ondorengo telefonora deitu daiteke: 693 855 312 (Aritz Lili).

Hitzaldi ugari
Larunbatean -otsailak 16- egingo dira Hezkuntza Jardunaldiak Urduñako Alondegian. Goizetik arratsaldera arte luzatuko da egitaraua. Hainbat hezitzailek eta eragilek eskainiko dituzte hitzaldiak.

Hau izango da programa, orduz ordu:

10:00 // Aurkezpena

10:30 // Arizmendi Ikastola: Konfiantzaren pedagogia (Iban Roa Perez eta Aitor Elizaran Egidazu)

11:15 // Gasteizeko Ramon Bajo Herri Ikastetxea

12:00 // Atsedenaldia

12:30 // Jolastokiak bermoldatzen (Maialen Arregi, Hiritik At)

13:15 // Amatasuna/Aitatasuna, pribatizatuak? Plistiplasta Familia gunearen inguruan (Txusma Azkona Mendizabal)

14:00 // Itxiera

14:30 // Bazkaria (izen ematearekin apuntatzeko aukera egongo da)

16:30 // Jolasa eraikitzailerako baldintzak (Jon Arana Albeniz)

17:30 // Eskolan generoa eraikitzen: zer gertatzen da komunetan? (Amelia Barquín)

18:30 // Itxiera

Duela astebete aurkeztu zuten Kokoriko Hezkuntza Faktoria, Laudioko Lamuza parkeko kasinoan:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide