Arabako EH Bilduk asteburuan ebatzi zuen nortzuk ordezkatuko duten Foru Hauteskundeetan. Aiarako Kuadrillari dagokionez, Ainhize Solaun hautatu zuten koalizioko kideek.
1990ean jaio zen Solaun Aiaran eta goi mailako ikasketak egin ditu gizarte integrazioan eta kultura animazioan. Laudio Ikastolan egiten du lan hezitzaile laguntzaile gisa, eta oso ezaguna da eskualdean dantza proiektu ugaritan parte hartzen duelako. Berez, azken asteotan Laudioko Kasinoan eta Amurrio Antzokian aritu da. Izan ere, dantza garaikideko irakaslea ere bada.
Zerrendako bigarren kidea Nerea Martinez Cerrillo izango da. 1977an jaioa, zuzenbide juridikoan lizentziaduna da eta trebakuntza teknikaria da eszedentzian, udalgintzako langile baita EH Bildun. Laudion zinegotzi izan zen eta 2013tik Batzar Nagusietan koalizioko ordezkaria da fiskalitatearen eremuan.
Beñat Mendigurenek hartu du hirugarren postua. 1979an jaiotako laudioarra Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan lizentziaduna da. Amurrioko Udalean Zerbitzu Soziokulturalen koordinatzaile lanak betetzen ditu.