Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 101. zenbakia. Hainbat gairi buruzko edukiak izango ditu agerkariak: greba feministari buruzko erreportajea, Patxi Iturregi idazleari eta Naiane Bravos korrikalariari eginiko elkarrizketak eta abar.
Baina gai nagusia -azalean doana, alegia- nerabeen transexualitate prozesua izango da. Prozesu horretan dago Susana Mendez Lertxundi luiaondoarraren semea eta luze eta zabal elkarrizketatu du Aiaraldea hedabideak. Elkarrizketaren laburpena topatu daiteke hamabostekarian (bertsio luzea Aiaraldea.eus atarian argitaratuko da).
Gaur goizean iritsiko dira egunkari aleak errotatibatik eta orduan ekingo zaio eskualdean barrena banaketa egiteari.