Arabako bertsolari txapelketa finalerdietan agurtu du Serapio Lopezek

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mar. 13a, 07:13
Serapio Lopez, Legutioko finalerdian. / Arabako Bertsozale Elkartea

Bosgarren sailkatu zen Legutioko saioan baranbioarra. Agurrean kantatu zuenez, aurtengoa izan da bere txapelketako azken urtea.

Serapio Lopez baranbioarrak larunbatean agurtu zuen Arabako Bertsolari txapelketa. Duela bi urte finalista izan zen, baina 2019an ez du zortea alde izan: bosgarren bukatu zuen Legutioko finalerdia. Ondorioz, finaletik kanpo geratu da. Xabi Igoa aramaioarrak irabazi zuen lehen finalerdia, eta horrenbestez, bera izango da lehen finalista. Larunbat honetan, martxoaren 16an, erabakiko da Dulantzin nortzuk izango diren martxoaren 30eko finalean abestuko duten 6 parte hartzaileak.

Serapioren agurra

Saio berezia izan zen Serapio Lopezentzat. Izan ere, azken agurrean abestu zuen larunbatekoak izango zirela txapelketako bere azken bertsoak:"Lehenengo hartatik 35 urte dira igarota / kitto, nere azken txapelketako bertsoak gaur ditut bota / ni Lujanbio, Txirritak euki zuen mailan ez nago ta / Nire aipamenak izango dira bihar arte gehien jota!". 

 

Finaleko sarrerak salgai
Gasteizko Printzipal Antzokian jokatuko da 2019ko txapelketako finala. Dagoeneko salgai daude sarrerak. Aiaraldea hedabideak 2 sarrera zozketatuko ditu erabiltzaileen artean.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide