Apirilaren 4an abiatuko da Garestik 21. Korrika. Eskualdetik bi aldiz igaroko bada ere, hasiak dira dagoeneko euskararen aldeko lasterketa prestatzen. Korrika Kulturalaren aurkezpena egingo dute, besteak beste, datozen egunetan.
Aurkezpenak herrika
AEKko kideek aurreratu dutenez, ibilbidearen nondik norakoak, materiala eta abestia ikusi edo entzuteko aukera eskainiko dute hitzorduetan. Urduñan ere aurreikusi dituzte jarduerak, baina ez dute oraindik eguna zehaztu. Gainontzekoan, honakoak izango dira eskualdeko aurkezpenen hitzorduak:
- Amurrion, martxoaren 12an, 19:30ean Euskaltegian.
- Artziniegan, martxoaren 14an, 19:00etan Artziniega Museoan.
- Laudion, martxoaren 14an, 19:00etan, AEK euskaltegian.
- Aiaran, martxoaren 22an, 19:30ean, Arespalditzako udaletxeko aretoan.