Auto eta kamioi batek talka egin dute Lezaman, Inosora bidean

Erredakzioa 2019ko mar. 13a, 08:25
Lezaman jazo da istripua. / Aiaraldea.eus

8:00ak aldera izan da ezbeharra, auto eta kamioiaren arteko talka, hain zuzen. Errail bat moztuta dago.

Istripua gertatu da gaur goizean Lezaman, Inosotik gertu. Ertzaintzak baieztatu duenez, kotxe eta kamioi batek elkarren aurka jo dute. Trafiko Sailaren esanetan, 7:55ean izan da kolpea, baina ez dago zauriturik. "Errepidean erregaia isuri da, horregatik dago erraila itxita".

Lekukoek Aiaraldea hedabideari jakinarazi diotenez, Amurriorako bidean zihoan ibilgailua, eta Altuberantza, aldiz, kamioia: "Txikituta geratu da kotxea, eta kamioiak artazi efektua egin du. Igoerako bi errailetako bat moztuta dago uneotan". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide