Hainbat musika nobedade ekarri ditu udaberriak Aiaraldera. Eskualdeko sortzaile ugarik plazaratu dituzte abestiak azken asteetan.
Luis Vil da sortzaile horietako bat. Musikari amurrioarra Igor Arzuaga eta Maria Riverorekin batu da proiektu berri bat osatzeko: Luis Vil & La Brigada Político Social. Taldearen lehen abestia plazaratu dute dagoeneko: El torturador.
Nabarmendu dutenez, laster plazaratuko dute bigarren kanta, El esclavo izena izango duena. Vilek aurreratu du euskarri multimedian plazaratuko dituztela taldearen lanak, musika eta bideoa uztartuta.
Lyrikan artista laudioarrak ere hautatu du “bideosingle” formatua bere lanak plazaratzeko. Iragan astean argitaratu zuen azkena, Honesto izenekoa:
Musikari laudioarrak musika estilo ezberdinak probatzen eta uztartzen dihardu, Aiaraldea hedabideari eskainitako elkarrizketa honetan aurreratu zuenaren ildotik.
Radio Revoluciónek ere doinu berriekin estreinatu du udaberria. Aiaraldeko “euskal cumbia” taldeak Muevelo singlea aurkeztu du:
Okher rap abeslariak, bere aldetik, jakinarazi du apirilean argitaratuko duela bere lehen LPa, digitalki zein formatu fisikoan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!