Ordu batzuk baino ez dira falta Korrika Aiaraldetik igaro dadin. Apirilaren 10ean -bihar- Urduña, Amurrio, Aiara, Laudio, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollo bisitatu ditu. Hurrengo egunean, aldiz, Artziniega zeharkatuko du.
Aiaraldea hedabideak jarraipen berezia egingo du bi egun horietan. Webgune berezia atondu du horretarako. Ibilbidearen xehetasunak, edizio zaharretako argazki eta bideoak eta beste hainbat eduki topatu daitezke bertan. Hainbat artikulu, elkarrizketa eta iritzi zutabe plazaratzen ari dira Aiaraldea.eus atarian, datorren asteari begira motorrak berotzen hasteko.
Korrikak eskualdean barrena egingo duen bidearen zuzeneko jarraipena egingo du Aiaraldea hedabideak, hainbat formatu uztartuta: bideoak, argazkiak, testua... Korrika zuzenean jarraitzeko aukera egongo da, furgonetatik egingo den zuzeneko streaming konexioaren bidez. Horrez gain, kilometro bat zozketatuko du Aiaraldea Kooperatiba Elkartearen bazkideen artean. Irabazleek Korrikaren lekukoa eramateko aukera izango dute.