Aiaraldeko alkategai jeltzale guztiak batu dira azken egunotan euskararen normalizazioari buruz eztabaidatzeko.
Zehazki, Urduñako, Amurrioko, Aiarako, Laudioko, Artziniegako, Okondoko, Arrankudiaga-Zolloko, Orozkoko eta Arakaldoko udal zerrendaburuek bilerak egin dituzte euskara ardatz moduan sartzeko udal hauteskunde programetan.
Hautagaiek oharrean adierazi dutenez, “ezagupena eta Aiaraldeko udalerrietako jarduerak euskaraz izateko sustapena landu eta kanpoko euskararen irudia eta erabilera suspertu nahi dugu”.
Bide batez, ziurtatu dute hausnarketa lan-saioak izan ostean, ondorioak hauteskunde-programetan sartuko dituztela datozen urteotan udaletan gauzatzeko.
"Halaber, erakundeetatik eta politikatik euskara normalkuntzarako politika/asmo sendoak bermatu eta bultzatu behar direla uste dugu, gure herriek behar dutena hain zuzen".