Amurrio eta Laudioko udal hauteskundeetara aurkeztuko da Vox

Erredakzioa 2019ko api. 24a, 12:31

Santiago Abascalen alderdia Laudio eta Amurrion aurkeztuko da. / Vox España

Gaur plazaratu dituzte hautagaien izenak Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean. Arabako Batzar Nagusietara ere aurkeztuko da Abascalen alderdia.

Aiaraldeko bi herritan baino ez da aurkeztuko Vox datorren maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan: Laudion eta Amurrion. Juan Carlos Morales Gonzalez izango da Laudioko zerrendaburua eta Alejandro Novoa Rodriguez, aldiz, Amurriokoa.

Politikan baino, beste esparru batzuetan da ezaguna Laudioko alkategaia. Izan ere, DJ Tar izen artistikoarekin da ezaguna musikagintzan. Espainiako ereserkiaren bumping bertsioa plazaratu du, besteak beste:

Horrez gain, Vaya Semanita telebista-saioan ere agertu zen:



Arabako Batzar nagusietara ere aurkeztuko da Santiago Abascalen alderdia, Daniel Ollora Moreno buru izanda. Toreatzailea da bera eta "El Dani" ezizenarekin da ezaguna.

LAUDIOKO ZERRENDA

1. JUAN CARLOS MORALES GONZALEZ
2. YOLANDA ZUBIAUR GIL
3. IÑIGO URIZAR ABAURREA
4. JOSEP ANTONI CRESPO LAC
5. ANA IBAÑEZ SARRALDE

6. JUAN PABLO GALAN GARCIA
7. JUAN TELLEZ DE LOS BUEIS
8. IGNACIO BASOCO QUINCOCES
9. IRIA ABASCAL CONDE
10. ROSA BOYA ALONSO
11. JEAN POUL SORIA GONSALES
12. VICTOR MANUEL ZAMBRANO MARTINEZ
13. JOSE LUIS SAMANIEGO GARROSA
14. PATRICIA IZQUIERDO SARASOLA
15. MARIA ARANTZAZU GUTIERREZ MENDIVIL
16. MARIA ANTONIA RUIZ VALLE
17. JOSE ANTONIO HERNANDEZ ALEGRIA

Ordezkoak: Hautagairik gabe

AMURRIOKO ZERRENDA

1. ALEJANDRO NOVOA RODRIGUEZ
2. ROSARIO LAPORTA HIDALGO
3. IGNACIO ELIZONDO CASADO
4. ROBERTO MARTINEZ LANDA
5. MARIA NIEVES MARGARITA GONZALEZ ORTIZ DE BARRON
6. DAVID HERRERO RAMOS
7. LOURDES DEL ROSARIO MUÑOZ PEÑALVER
8. MARIA JESUS ALVAREZ RODRIGUEZ
9. ISABEL GARCIA PINEDO
10. ISRAEL DE LAMO BLAS
11. MARIA MERCEDES QUINCOCES ZARATE
12. VANDO SOUZA DA SILVA
13. JOSE JAVIER MESONERO ALISTE
14. ISMAEL NIETO PEREZ
15. MARIA LUISA CERVERA VELASCO
16. MARIA PILAR SARASOLA PEDRUZA
17. HIPOLITO ROSARIO GONZALEZ

Ordezkoak: Hautagairik gabe

ARABAKO BATZAR NAGUSIETARAKO ZERRENDA

1. DANIEL OLLORA MORENO
2. AZAHARA LOPEZ EXPOSITO
3. RAMON FRANCHO MIGUEL
4. ANA IBAÑEZ SARRALDE
5. CAROLINA SCARPETTA RAMIREZ

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide