Gaur onartu du Espainiako Gobernuak 40 milioi euro bideratzea Nerbioiko saneamendura. Berez, egin behar diren 3 esku hartzetik, bakarra hartu du bere gain: kolektore sistema eraikitzearena.
Hala ere, URA agentziak modu positiboan hartu du albistea: "Goi Nerbioiko araztegiak eraikitzeko lanak lizitatzea ahalbidetuko du."
Printzipioz, 36 hilabeteko lanak beharko dira obra horiei aurre egiteko. Hala ere, Markixana eta Basaurben kokatuko dituzten araztegiei buruz ez da mintzatu Isabel Celaá. Bozeramaileak Laudion eginiko agerpenean aurreratu zuen egitasmoa.
PSE-EEK xehetasun gehiago eskaini ditu. Sareak 20,5 kilometroko luzera izango du eta punpatzeko bi estazio izango ditu. Saratxo, Amurrio, Murga, Luiaondo, Olabezar, Laduio eta Orozkoko isurketak jasoko ditu.
Mikel Legarda EAJko Kongresuko hautagai arabarrak adierazi du urrats garrantzitsua izan dela esleipenaren tramitazioa, eta azken aurrekontuen negoziazioaren ondorio dela.
Laudioko EH Bilduk gogor salatu du hauteskundeen atarian onartzea proiektua eta "inaugurazio faltsua" bezala erabiltzea botoak eskuratzeko.