Ramiro Gonzalezek eskualdera ekarri ditu bere proposamenak industria eta lehen sektoreko esparruetan

Erredakzioa 2019ko mai. 17a, 07:02

EAJko hainbat ordezkari Laudion./ EAJ

Ramiro Gonzalez EAJko Foru Aldundiko hautagaiak agerraldiak egin ditu Laudion zein Aiaran nekazaritza eta abeltzaintza eta industriari buruz mintzatzeko.

Ramiro Gonzalezek bere proposamenak ekarri zituen Aiaraldeko lurraldera asteartean eta asteazkenean. Hasteko, asteartean industria politikak izan zituen hizpide. Egungo Ahaldun Nagusiak Laudion hartu zuen hitza azaltzeko datorren legealdiari begira espazio berria sortu nahi dutela: Aiara Industrial LAB. 

Foro horren asmoa izango da hausnarketa eta partaidetza eragiteko gunea eratzea, eskualdeko garapen ekonomikoari lagunduko dioten lankidetza publiko-pribatuko proiektuak abiarazteko helburuarekin.

Tokiko enpresak, Merkataritza Ganbera, SEA, Arabako Enpresariak, BIC Araba, Tecnalia eta Kuadrillako prestakuntza-zentroak gonbidatu nahi dituzte horretarako, sinergiak sortzeko.

Horrez gain, asteazkenean Gonzalezek agerraldia egin zuen Arespalditzako San Isidro azokan. Lehen sektorearen omenezko jai horretan jarduera ekonomiko horri buruzko proposamenak plazaratu zituen: “Nekazaritzako elikagaien sektorean aldaketak egitea proposatzen dugu, teknologia berriak bidelagun, landa-eremuan industria modernizatzeko. Birgaitze Plana sustatuko dugu etxebizitza narriatuetan esku hartzeko. Eta landa-eremuan garapen iraunkorraren eta pertsonen ongizatearen arloetan teknologia eta konektagarritasunaren erabileraren sustapenean aurrera egiten jarraituko dugu”.

Bestalde, Ahaldun Nagusiak iragarri zuen laguntza-tresnak jarriko dituztela mendekotasuna duten pertsonen zaintzaile ez-profesionalen eskura, landa-eremuan indar berezia eginez, pertsona horien arretaren kalitatea hobetu dadin eta beharrezko atsedena bermatuta eduki dezaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide