Herrika, porrak jarri ditu abian Aiaraldea hedabideak. Hala, erabiltzaileek alderdi bakoitzak zenbat zinegotzi eskuratuko dituen asmatu beharko dute. Parte hartzeko ez da atarian erroldatuta egon behar, ezizenez sina daiteke, baina harremanetan jartzeko kontaktua utzi beharko da. Izan ere, Aiaraldea hedabideak kutxa bete opari zozketatuko du parte hartzen duten guztien artean.
Emaitzen historikoak
Udal eta foru hauteskundeen jarraipen berezirako webgune berezia atondu du Aiaraldea hedabideak. Bertan daude eskura azken 10 udal hauteskundeetako emaitzak.