Udal eta Foru zein Europako hauteskundeetako 14:00etako parte hartze datuak plazaratu dituzte dagoeneko. Aiaraldeko ia herri guztietan eman da igoera parte hartzean. Artziniegan jazo da jaitsiera bakarra, baina oso leuna izan da: -0,08 puntukoa. Urduñan eman da igoerarik handiena: 2015ean baino 6,22 puntu gehiago. Arakaldo eta Laudiok ere igoera nabarmenak izan dituzte parte hartzean.
Parte hartze igoera joera orokorra izaten ari da gaurko egunean. Hala ere, eskualdeko igoera Arabakoaren bataz bestekotik (+0,03) gora dago.
Hemen kontsultatu daitezke datuak herriz herri:
AIARA

AMURRIO

ARAKALDO

ARRANKUDIAGA-ZOLLO

ARTZINIEGA

LAUDIO

OKONDO

OROZKO

URDUÑA
