EAJ izan da Europako parlamenturako zerrendarik bozkatuena eskualdean

Erredakzioa 2019ko mai. 27a, 22:12

Alderdi ugariren zerrenda izan zuten herritarrek eskura atzoko hauteskundeetan. / Aiaraldea.eus

Eskualdeko udalerri guztietan nagusitu da EAJren zerrenda. 

Europar parlamentua osatzeko ordezkariak hautatu dituzte Aiaraldearrek. EAJk irabazi du Aiaraldeko 9 herrietan. 

Arakaldo

Arakaldon EAJk lortu ditu boto gehien Europar parlamenturako (35). EH Bilduk 30 bozka jaso ditu, Podemosek 7, PSOE-EEk 5, eta PPk zein Junts-ek bana. Boto zuriak 7 izan dira, eta baliogabeak 1.

Arrankudiaga-Zollo

Arrankudiaga-Zollon ere jeltzaleak gailendu dira, 297 botorekin. EH Bilduk 286 lagunen babesa lortu du, Podemosek 22rena, PSOEk 18rena, Ciudadanosek bederatzirena, PPk zazpirena, PACMAk laurena, JXCk batena. Boto zuriak 4 izan dira, eta baliogabeak 1.

Urduña

Urduñan EAJk bildu ditu boto gehien, 1079. Haren atzetik, ondorengoak izan dira alderdi bozkatuenak: EH Bildu (758), PSOE (225), Podemos (155) eta PP (76).

Okondo

Okondon EAJ izan da nagusi 416 botorekin; EH Bilduk 112 boto eskuratu ditu, Podemosek 61, PSOEk 32, PPk 13, Ciudadanosek 11, VOXek 6, besteek 9. Zuriak 8 izan dira eta baliogabeak 13.

Laudio

EAJk 3.485 boto pilatu ditu Laudion, EH Bilduk 2.284, PSOEk 1.696, Podemosek 1.068, PPk 551, Ciudadanosek 198, VOXek 92 eta gainontzeko alderdiek 281.

Amurrio

Amurrion 2.220 boto eskuratu ditu EAJk, EH Bilduk 1.549, PSOEk 784, Podemosek 497, PPk 254, VOXek 83, Ciudadanosek 69 eta besteek 222. 

Artzinega

Artziniegarrei dagokienez, 392 botorekin atera da garailea EAJ, 252 jaso ditu EH Bilduk, PSOEk 106, Podemosek 90, PPk 83, Ciudadanosek 21, Pacmak eta VOXek zazpina eta besteek 15.

Orozko

Orozkoarren artean 785 lagunek babestu dute EAJren zerrenda, 429k EH Bildurena, 115ek PSOErena, 39k PPrena, 17k Ciudadanosena, 12k PACMArena eta 7k VOXena.  

Aiara

Aiara ez da salbuespena izan: EAJk 805 boto lortu ditu, EH Bilduk 409, PSOEk 143, Podemosek 140, PPk 65, VOXek 21 eta Ciudadanosek 6. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide