Arabako Batzar Nagusietan bost ordezkari izango ditu Aiarak. EAJkoak izango dira horietako hiru: Marian Olabarrieta, Onintze Gerra eta Ainhoa Campo. EH Bildutik, berriz, Ainhize Solaun eta Nerea Martinez Cerrillo arituko dira Kuadrilla ordezkatzen.
Boto kopuruei dagokionean, EAJk 7.668 boto jaso ditu (%41.09), EH Bilduk 5.123 (%27.45), PSE-EEk 2.007 (%10.76), Podemos-Ezker anitza-IU eta Equo Berdeek 1.321 (%7.08), Omniak 1.200 (%6.43) PPk 1.021 (%5.47) eta VOXek 167 (%0.89). Orotara Araban EAJk 17 biltzarkide izango ditu, EH Bilduk 12, PSE-EEk 10, PPk 8 eta Elkarrekin Podemosek 4.
Urduñan, Arakaldon, Arrankudiaga-Zollon eta Orozkon Bizkaiko Batzar Nagusietarako zerrendak bozkatu dituzte. Bizkaian 25 eserleku lortu ditu EAJk, EH Bilduk 10, PSE-EEk 8, Elkarrekin Podemosek 6 eta PPk 2.