Gaur goizean iritsi da inprentatik Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 107. zenbakia. Aldizkari berezia da, ohiko egunkariaz gain, hauteskundeei buruzko gehigarri berezia duelako barruan. Herrietako emaitzak, alkategai bozkatuenei eginiko elkarrizketak eta beste hainbat eduki topatu daitezke bertan.
Horrez gain, bigarren gehigarri berezi bat ere dakar hamabostekariak, Amurrioko Txakolin Egunari buruzkoa.
Banatzaile boluntarioak lanean daude dagoeneko, hamabostekariaren aleak eskualdeko txoko guztietara iritsi dadin.